IVAPeko estilo liburua, Arakama J.M., Arrieta A., Lozano J., 2009.
Esku artean duzun liburua IVAPerako dago diseinatuta, eta IVAPen izango dute eragina bertan esandakoek; dena dela, ziur naiz lagungarri izango zaiola Euskal Herri osoko makina bat administraziori. Hona, bada, gure eskaintza, euskaraz lan egin nahi duten guztiontzat.Irakur dezagun arretaz gure estilo-liburu berria, eta ahalegindu gaitezen bertan esandakoak betetzen. Hitz batean, izan bedi egia gure mahaiko egutegiak dioena: “Nik Administrazioan ere euskaraz”.